Hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da gaur arratsaldean, 16:05ean, A-15 autobian, Elduain parean. Istripuaren ondorioz, A-15 autobia itxi dute, bi noranzkoetan, eta hiru orduz egon da itxita Gipuzkoako errepidea.
Hamazazpi pertsona zauritu dira, arratsaldean A-15 errepidean izan den trafiko istripuan, Elduainen. Zaurituak, horietako bat larri, Donostiako eta Tolosako ospitaleetara eraman dituzte. Kazkabarrak eragin du istripua.
Hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da gaur arratsaldean, 16:05ean, A-15 autobian, Elduain parean. Istripuaren ondorioz, A-15 autobia itxi dute, bi noranzkoetan, eta hiru orduz egon da itxita Gipuzkoako errepidea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?