Astelehenean hasiko dira Elduainen GI-2130 errepideko hobekuntza lanak

Ataria 2023ko irailaren 7a

Aurreikuspenen araberan, errail bat itxita egongo da hiru hilabetez, abenduaren 11ra bitarte. Ondorioz, udaletxe aurreko autobus geltokia ere zerbitzuz kanpo egongo da goranzko zein beheranzko norabidean.

Urtarrilean onartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-2130 (Tolosa-Leitza) errepidean, Elduaingo zeharbideko bihurgunean (autobus geralekuaren ondoan) eta 8. kilometroan dagoen bihurgunearen inguruan bide segurtasuna hobetzeko proiektua.

Bada, astelehenean ekingo diete hobekuntza lan horiei. Aurreikuspenen araberan, errail bat itxita egongo da 12 astez, abenduaren 11ra bitarte. Ondorioz, udaletxe aurreko autobus geltokia ere zerbitzuz kanpo egongo da goranzko zein beheranzko norabidean. Beraz, Garaikoetxe aurrean dagoen geralekua erabili beharko da autobusez joan-etorriak egiteko. «Obra denon mesederako izango delakoan, aldez aurretik, barkatu sor daitezkeen eragozpenengatik», adierazi du Oihana Amundarain alkateak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!