Elduaindarrak ere festa giroan murgilduko dira datozen egunetan

Ataria 2023ko irailaren 5a

Ostiralean hasiko dira jaiak eta igandera bitarte luzatuko dituzte; tartean, ekitaldi gastronomikoak eta musika, antzerki eta kirol saioak izango dira.

2023ko Elduaingo festetako egitaraua:
  • Irailak 8, ostirala
    • 11:15. Ezkilak.
    • 11:30. Meza nagusia.
    • 12:30. Hamaiketakoa musikaz alaituta.
    • 17:00. Txupinazoa buruhandi eta xexenarekin.
    • Ondoren. Herri kirolak: Elduain vs. Elduain.
    • 18:00. Patata tortilla dastaketa, Izen eta Alabier trikitilariekin.
    • 00:00. Iratzar taldearekin erromeria.
  • Irailak 9, larunbata
    • 11:00. Jolasak haur eta gazteentzat.
    • 13:00. Toka herrikoia.
    • 14:00. Herri bazkaria.
    • 15:30. Puzgarriak eta apar festa.
    • 18:00. Frontona ikuskizuna, Andoni Egañarekin.
    • Ondoren. Txapela jaurtiketa.
    • 19:30-21:00. Distopia elektrotxaranga.
    • 00:00-01:30. Distopia elektrotxaranga.
    • 01:30-04-00. DJ EO.
  • Irailak 10, igandea
    • 12:00. Herriko haur eta gazteen pilota partidak, eskuz eta erraketaz.
    • 12:00. Hamaiketakoa, sardina, Ibarrako langostino, txorizo, txakolin eta sagardoarekin.
    • 18:00. Mute zirku ikuskizuna.
    • 19:00. Txokolatea, barrenak goxatzeko.
    • 19:30. Falkoneria, Basabereaken eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!