Bigarren aldiz alkate kargua hartu du Amundarainek

Ataria 2023ko ekainaren 17a

EH Bilduk izango ditu Elduaingo bost zinegotziak. Beste lau urteetan jardungo du alkateak karguan.

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan EH Bilduk baino ez zuen hautagaitza aurkeztu Elduainen. Zerrenda honek lortu zituen, beraz, udalbatzako bost zinegotziak.

Oihana Amundarain izan da 2019tik alkate eta kargu berean jarraituko du 2027ra arte.

Elduaingo udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Oihana Amundarain Zubillaga (EH Bildu)
  2. Maite Bizkarrondo Arzallus (EH Bildu)
  3. Juan Ramon Gurrutxaga Lasa (EH Bildu)
  4. Olaia Garaioa Moriones (EH Bildu)
  5. Pedro Iriarte Irisarri (EH Bildu)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!