Elduainen Oihana Amundarainek jarraituko du

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur bost zinegotzi aukeratu dituzte Elduainen. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

Bigarren agintaldia izango du Oihana Amundarain Zubillagak. 56 boto eskuratu ditu EH Bilduk. Baliogabeak 7 boto izan dira, 13 zuri eta %49,35-eko abstentzioa izan da. Hemen gaurko informazio guztia.

Elduaingo udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Oihana Amundarain Zubillaga (EH Bildu)
  2. Maite Bizkarrondo Arzallus (EH Bildu)
  3. Juan Ramon Gurrutxaga Lasa (EH Bildu)
  4. Olaia Garaioa Moriones (EH Bildu)
  5. Pedro Iriarte Irisarri (EH Bildu)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!