ELA eta LABeko grafikagintzako ordezkariak Elduaingo Corenso Tolosana lantegiaren aurrean elkartu ziren atzo. Aurrez, joan den astean, Tolosako SAM enpresaren aurrean egin zuten elkarretaratzea. Ondorengo mobilizazioak greba egunak izango dira, irailaren 27an eta 29an, eta urriaren 4an eta 6an.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?