Anabel Egues Euskal Herriratuko dute

Ataria 2022ko otsailaren 22a

Anabel Eguesen aldeko mobilizazioa Elduaienen, 2019an.

Asturiasko kartzelatik Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeren batera lekualdatuko dute euskal preso elduaindarra.

Espainiako Espetxe Erakundeak jakinarazi du beste bost euskal preso Euskal Herriratuko dituztela, horien artean, Anabel Egues elduaindarra. Asturiasen daukate gaur egun, bere etxetik 385 kilometrora, eta orain Euskal Herriratu egingo dute, Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeren batera. Jaurlaritzak erabaki beharko du Martutenera (Donostia), Zaballara (Araba) edo Basaurira (Bizkaia) eramango duten.

2001eko azaroan sartu zen kartzelan, 30 urteko zigorra betetzeko, eta 2024ko apirilean da betetzekoa zigorraren hiru laurdenak.

Eguesekin batera, Javier Gallaga, Endika Garate, Maite Pedrosa eta Mikel Izpura Euskal Herriratuko dituzte eta Mikel Otegi eta Jose Mari Dorronsoro Iruñeko kartzelatik Jaurlaritzaren eskumenekoren batera lekualdatuko dituzte.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!