Master Laboral Kutxa txapelketako partidak jokatu dituzte Elduainen

Leyre Carrasco 2022ko otsailaren 13a

Pilota goxuarekin aritzen diren gazte mailako eta senior mailako hiruna partida jokatu dituzte, eta beste bi pilota mistoko promozio mailakoak.

Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketako partidak jokatu dituzte goizean, Elduaingo frontoian. Jaialdia 10:30ean hasi da, eta jendetza hurbildu da pilotari gazteei animoak ematera. Pilota goxuarekin aritzen direnak izan dira jokatzen lehenak. Zehazki, gazte mailakoek hiru partida jokatu dituzte, eta senior mailakoak izan dira beste hiru partida jokatu dituztenak ondoren. Bertan lehian aritu diren bikoteak Lide Lopez eta Arantxa Arratibel, Maria Crespo eta Ana Petri, eta Olatz Insausti eta Irati Betegik osatutakoak izan dira.

Azkenik, pilota mistoarekin bi partida jokatu dira, biak promozio mailan, eta bertan aritu direnak Nagore Aramendi eta Leire Etxanizek osatutako bikotea, Ana Couto eta Cristina Saez, Amaia Zarrabeitia eta Miren Olondo, Nagore Galeano eta Leire Galeano, eta Amaia Arrastia eta Irati Paternain izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!