Mikroantzerkiak elduaindar ugari erakarri ditu

Ataria 2021eko maiatzaren 15a

Mikroantzerkiak elduaindar u 4 1621097256699
Mikroantzerkiak elduaindar u 1 1621097254167
Mikroantzerkiak elduaindar u 2 1621097255001
Mikroantzerkiak elduaindar u 3 1621097255896
Mikroantzerkiak elduaindar u 5 1621097257346

Ester Povedaren 'La otra historia' mikroantzerkiaz gozatzeko aukera izan dute Elduaingo Intzenen. Udako kulturaldiaren barruan, bigarren egitasmoa izan da gaurkoa.

Asteburu honetan ekin diote udako kulturaldiari. Atzo arratsaldean ipuin kontalaria izan zuten, eta gaur, Berrobin bizi den Ester Poveda antzezleak mikroantzerkia eskaini du. La otra historia mikroantzerkia, hain zuzen. Toti Martinez de Lecearen testuan oinarritutako antzezlana da. 18:00etan egin du lehen saioa eta jarraian beste bi saio egin ditu, guztiak Intzene baserrian.

Udako kulturaldiarekin jarraitzeko ekainaren 3an izango dute hurrengo hitzordua. Bizimiñez dokumentala proiektatuko dute, eta ondoren solasaldia izango da Josu Iztuetarekin. Egitarau zabala dute osatuta uztailera bitartean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!