Anabel Egues elduaindarra Asturiasera gerturatuko dute

Ataria 2021eko otsailaren 26a

Elduaingo Anabel Egues presoa Asturiasko espetxera (Villabona bezala ezagutzen dena) gerturako dutela eta bigarren gradua eman diotela iragarri berri du Espainiako Espetxe Erakundeak.

Anabel Egues Kordobako (Andaluzia) azken presoa da, izan ere, abenduan Javier Gallaga eta Igor Portu gerturatu zituzten. Elduaindarrarekin batera Xabier Makazaga eta Eneko Goieaskoetxea Kantabriako El Dueso espetxera lekualdatuko dituzte, eta Ainhoa Barbarin Euskal Herriratu egingo dute, izan ere, Valentziako Picassentetik Zaballara eramango dute. Era berean, lehen hiru presoei bigarren gradua eman diete, hau da, irteera baimenak lortzeko aukera izango dute asteburuetan edo jai egunetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!