Oihana Amundarain, alkate berria

Irati Saizar Artola 2019ko maiatzaren 27a

Elduaingo bost zinegotziak EH Bilduk izango ditu; 114 lagunek bozkatu dute

EH Bildu bakarrik aurkeztu da Elduainen, eta herri txikietan egin ohi denez, erroldako 184 lagunek, pertsonak aukeratu dituzte zinegotzi izateko. Zerrendaburua Oihana Amundarain da, baina Eider Mujikak jaso ditu boto gehien, 81 guztira; Amundarainek 70 boto, Joel Wepsiecek 69 boto, Leire Talaverak 51 boto eta Alain Barandiaranek 50 boto. Boto zuriak 19 izan dira eta 3 baliogabe kontatu dituzte.

Azken hauteskundeetatik boto-emaileen kopurua %4,8 igo da. Azken hauteskundeetan, 114 herritar izan dira bozkatzera joan direnak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!