Elduaingo 2018ko ordenantza fiskalak, jendaurrean

Ataria 2017ko azaroaren 15a

Elduaingo Udalak behin behinean onartu ditu hainbat ordenantza fiskalen aldaketa. Asmoa datorren urtean indarrean jartzea da, baina hori baino lehenago herritarrek erreklamazioak jarri ahal dituzte. Elduaindarrek abenduaren erdialdera arte egin ditzakete erreklamazioak udaletxean bertan.

Besteak beste, ondasun higiezinen, jarduera ekonomikoen, trakzio mekanikozko ibilgailuen eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergen ingurukoak dira aldaketak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!