Zeberio II.ak beste txapela bat jantzi du

Ataria 2015eko apirilaren 27a

 1 1430138783255
 2 1430138791598
 3 1430138799546
 4 1430138807184
 5 1430138814298
 6 1430138821677
 7 1430138829337
 8 1430138836887
 9 1430138844424
 10 1430138851716
 11 1430138859032
 12 1430138866880
 13 1430138874012
 14 1430138881197
 15 1430138885165
 16 1430138892931
 17 1430138900033
 18 1430138908329
 19 1430138909030
 20 1430138910013
 21 1430138910772
 22 1430138911637
 23 1430138912337

Erremonteko Sagardoaren Txapelketa lortu du Endikarekin batera, Uterga eta Olazar bikoteari 40-27 irabazi ondoren.

Zeberio II.ak eta Endikak ez zieten inongo aukerarik eman Uterga eta Olazarri eta Sagardoaren Txapelketaren bosgarren edizioa irabazi dute. Bi pilotariak saridunen zerrendan estreinatu dira.

Bikote irabazlea askoz hobeto aritu da hasieratik eta merezimendu osoz lortu du txapela. Markagailuak ez du emozio handirik izan, eta finalerdietan 29n utzi bazituzten, finalean abantaila gehiago lortu dute Zeberiok eta Endikak, aurkariak 27an utziz.

Partidaren gakoa Zeberioren eta Endikaren hasiera indartsua izan da. Endika oso ondo hasi da sakean eta piloteoan eta 10-1 jarri dira. Gero abantaila hori mantendu ahal izan dute, eta aurkariak ezin izan dira markagailuan gerturatu. Azkenean, bai Endika atzean eta bai Zeberio aurrean hobeagoak izan dira. Zeberiok azaldu duenez, pentsatu baino errazago izan da partida: "Aurkariak ez dira fin aritu eta gu oso serio aritu gara". Endikak gaineratu duenez, "hasieratik abantaila on bat lortu dugu eta horrek lasai jokatzen lagundu digu".

Argazkiak: Maialen Andres

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!