Lau partida jokatuko dira 16:00etatik aurrera, eta hirugarrengoan, Zeberio II.ak jokatuko du, Olazarrekin bikotea osatuz. Aurkariak Matxin III-Ion izango dira. Lehia 40 tantora jokatuko da. Horren aurretik, jaialdi erakargarria egiteko, lehen partidan buruz-buruko norgehiagoka ikusteko aukera egongo da Hernanin, Matxin VI.a eta Zubiriren artean, 30 tantora.