Kazetaritza eta komunikazioa haurrei modu praktiko eta ludikoan hurbiltzeko ekimena da Egun batez kazetari. ATARIAk lehen aldiz eskainiko du uda honetan, eta gaurkoan Bidania-Goiatzen egin du geldialdia. Gazteak ederki moldatu dira mikrofono eta kamerak egiten, eta ondoren herritarrak elkarrizketatu dituzte.