Hitzordu arrakastatsua festetatik kanpo ere

Ataria 2026ko maiatzaren 23a

Gazte sentitzen garenon eguna ospatzen ari dira gaur Bidania-Goiatzen. Haurrentzako jarduerak izan dituzte goizean, eta segidan paella lehiaketara bildu dira herritarrak. Sariak bazkaldu ondoren banatuko dituzte, eta arratsaldean ere izango dituzte jarduerak.

Laugarrenez ari dira egiten Bidanian Gazte Sentitzen Garenon Eguna eta goizetik iluntzera arteko egitaraua dute prest. Goizean haurrentzako jolasak izan dituzte, eta txupinazoa bota ondotik hasi dute paella lehiaketa. Pilotalekuan 37 bikote aritu dira —herritarrak guztiak— paellarik onena prestatzeko lehian, eta bazkalondoan banatuko dituzte sariak.

Aurtengoa bosgarren edizioa du paella txapelketak, eta estreinakoz egin dute herriko festen egitarautik kanpo. Arratsaldean ere jarraituko du festak, eta adin guztientzako prestatu dituzte jarduerak: haurrentzako puzgarriak, Ostikda elektrotxaranga, Gabezin musika taldearen kontzertua eta afaria.

IV. Gazte Sentitzen Garenon Eguna
  • 16:30. Atrakzioak.
  • 18:00. Ostikda elektrotxaranga.
  • 20:00. Gabezin musika taldea.
  • 21:00. Afaria lunch erara Euskal Parrillaren eskutik.
    • Ondoren. Gabezin musika taldea eta DJ Patx.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!