Errepide mozketa Bidania-Goiatzen larunbatean, Domusa mendi lasterketagatik

Ataria 2026ko maiatzaren 6a

Goar Lopetegi Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren 2023ko edizioan, Bidania-Goiaztik igarotzen. I. U.

Domusa Teknik 40 MLK lasterketako proba luzeko korrikalariak Bidania-Goiazko lurretatik igaroko dira. 09:00etatik 11:30era, Bidania-Goiaztik Errezil aldera doan GI-2634 errepideko errai bat itxiko dute.

Larunbat honetan, maiatzak 9, Domusa Teknik 40 MLK lasterketa izango da Azpeitian. Bi lasterketa izango dira: 26 kilometrokoa (9:00) eta 65 kilometrokoa (8:00). Proba luzeko korrikalariak Herniora igoko dira, eta ondoren, Bidania-Goiazko lurretatik igaroko dira.

Lasterketaren antolakuntzak zenbait erabaki hartu ditu, lasterkariak igaroko diren errepide batzuetan izan daitezkeen arazoak gutxitzeko. Besteak beste, Gipuzkoako Errepide Sailak eta Jaurlaritzako Trafiko Sailak baimena eman dio antolakuntzari GI-2634 errepidean PK 8,500 eta 11,000 artean goranzko noranzkoan errai bat ixteko. Hori dela eta, Bidania-Goiaztik Errezil aldera doan erraia itxiko dute 9:00etatik 11:30era. Beraz, noranzko horretan errepide hori saihesteko Urrakitik igarotzen den GI-3740 hartu beharko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!