Goiazko jaiak 2025

Piztu dituzte suziriak Goiatzen ere

Ataria 2025eko abuztuaren 14a

Gaur hasi eta larunbatera bitarte ospatuko dituzte Andra Mari jaiak.

Goiatzen ere gaur murgildu dira festa giroan. Gaurtik larunbatera ospatuko dituzte Andra Mari jaiak eta jardueraz betetako egitaraua dute prest.

Eguraldi sargoria gorabehera Illaungo II. mendi-lasterketa igoera jokatu dute txupinazoaren aurretik, eta azkarrenak izan dira Eneritz Iraola (24’24”02) bidania-goiaztarra eta Andoni Egiguren (18’38”44) goiaztarra. Gizonezkoetan bigarren helmugaratu da Oier Etxeberria (18’41”50) azpeitiarra eta haren atzetik, hirugarren, Iñaki Lopetegi (20’29”42) goiaztarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!