Goiazko jaiak 2025

Kirolik ezean, festarik ez Goiatzen

Endika Apalategi Labayen 2025eko abuztuaren 7a

Abuztuaren 14tik 16ra, hiru eguneko festak dituzte aurretik goiaztarrek. Bigarren aldiz antolatu duten Illuango mendi lasterketa igoera eta herri kirol desafioa dira ekintza azpimarragarrienak.

Ama Birjin egunaren bueltarako antolatzen dituzte jaiak Goiatzen eta aurten, eguna bera ostiralean izanik, hiru eguneko festaz gozatzeko aukera izango dute.

Bigarren aldiz antolatu duten Illaungo mendi lasterketarekin emango zaio festari hasiera, eta ondoren, festa egitarauari jarraipena, aurtengo berrikuntza izango den umeen krosak emango dio. Helduen eta umeen lasterketak amaitu bezain pronto, suziria jaurtiko dute eta herri afariarekin eta DJ Nazaren emanaldiarekin amaituko da lehen eguna.

Urtero bezala, herri kirol desafioa ere egingo dute, ostiral arratsaldean. Oraingoan, Bidania-Goiazko taldeak Urretxu-Zumarraga, Asteasu eta Berastegiren aurka neurtuko ditu indarrak, eta goizean egingo den herriko dantzarien ekitaldiarekin batera, «jaietan jende gehien bilduko duen ekitaldia» izango dela adierazi du Joseba Senperena antolatzaileak.

Festetako azken egunean, umeei begirako ekitaldiak izango dira protagonista. Goizean, jolasak eta umeen herri bazkaria egingo dira eta arratsaldean, berriz, pilota partidak jokatuko dituzte herriko gaztetxoek. Amabirjinei amaiera, sagardo afariarekin eta aurtengo jaietarako berreskuratu duten traktore igoerarekin emango diete.

EGITARAUA

  • ABUZTUAK 14, OSTEGUNA
    • 17:00. Illaungo II. Mendi Lasterketa Igoera.
    • Ondoren. Umeen krosa.
    • 19:00. Jaiei hasiera suziri eta ezkirlekin.
    • Jarraian. Poteo herrikoia.
    • 21:00. Herri afaria frontoian.
    • Ondoren. DJ Naza.
  • ABUZTUAK 15, OSTIRALA
    • 11:30. Meza nagusia.
    • Ondoren. Herriko dantzariak.
    • Jarraian. Helduentzako hamaiketakoa.
    • 19:00. Herri kirol desafioa: Bidania-Goiatz, Urretxu-Zumarraga, Asteasu eta Berastegi.
    • 22:30. Obaneuke taldearekin erromeria.
  • ABUZTUAK 16, LARUNBATA
    • 11:00. Ume jolasak.
    • Ondoren. Umeen herri bazkaria.
    • 18:00. Herriko gaztetxoen esku pilota partidak.
    • 20:00. Sagardo afaria, Maltzeta, Arbeok eta Txinok girotuta.
    • Ondoren. Bingoa.
    • 23:00. DJ Xabifest.
    • Atsedenaldian. Traktore igoera.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!