Krosa egingo dute, lehenengo aldiz, Bidanian

Ataria 2025eko maiatzaren 14a

III. Gazte Sentitzen Garenon Egunaren barruan, I. Bidaniko Krosa antolatu du Bidaniko Gazteak taldeak.

Proba larunbat honetan izango da, hilaren 17an, eta zortzi kilometroko ibilbidea izango du. 11:00etan hasiko da lasterketa, eta 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte. Herrikrosa.eus webgunean eman daiteke izena, 10 eurorengatik. Egunean bertan ere eman daiteke izena, eta orduan 15 euro ordainduko da. Antolatzaileek kamiseta bat emango dute opari, eta bukaeran dutxatzeko aukera izango dute korrikalariek.

Haurren krosa ere antolatu dute, eta hori 10:30ean hasiko da. Sariei dagokionez, haur krosean lehen neska-mutikoentzat izango dira. Nagusien krosean, lehen hiru sailkatuek izango dituzte sariak, emakumezko zein gizonezkoetan, eta baita herriko lehen emakumeak eta gizonezkoak ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!