Larunbat eguerdian ordubetez itxiko dituzte Bidania-Goiazko errepideak

Ataria 2025eko maiatzaren 15a

GI-2634 (Errezilera doana) eta GI-3740 (Urrakira doana) errepideak itxita egongo dira 11:00etatik 12:00etara, Bidaniko krosa dela-eta.

Larunbatean hirugarrenez ospatuko dute Bidania-Goiatzen Gazte sentitzen garenon eguna eta, aurten lehenengoz, Bidaniko krosa izango dute. Bada, hain zuzen, lasterketa hori dela medio, itxita egongo dira 11:00etatik 12:00etara, GI-2634 (Errezilera doana) eta GI-3740 (Urrakira doana) errepideak.

GI-2634 errepidea itxita egongo da herri sarrerako industriagunearen hasieratik Txinkorta eskolaraino; eta GI-3740 errepidea, berriz, Kutxaren egoitza izan zen eraikinetik Iriondo etxeraino itxiko dute. Horrez gain, 10:30ean haurren krosa egingo dute herrigunean eta, ondorioz, herrigunean ere izango da ibilgailurik ibili 10:30etatik aurrera.

Antolakuntzak ibilbidearen irudia helarazi du:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!