Hernion piztutako sua, kontrolpean

Ataria 2025eko otsailaren 21a

Suhiltzaileek 07:00ak aldera lortu dute atzo arratsaldean Hernion piztutako sua kontrolatzea. Sutearen fokuetako bat Hernioko tontorretik gertu hasi zen, eta bestea Zelatunen. Suteak 20 hektarea kiskali ditu.

Hernion atzo iluntzean piztutako sutea kontrolpean dagoela adierazi du Ertzaintzak, baina 01:30ean beste sute bat piztu da Izazpi mendian, Ezkio-Itsason. Ertzaintzaren arabera, Izazpiko sutea ere itzali dute jada.

Ikerketa zabaldu dute Hernioko sua nola edo zerk piztu duen jakiteko. Maialen Irazusta Bidania-Goiazko alkateak esan du teknikariak eta basozainak ari direla bertan lanean zenbat hektarea erre diren kalkulatzeko.

Goierriko Hitza-k Izazpi mendiko sutearen irudiak bildu ditu:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!