Sua piztu da Hernion

Ataria 2025eko otsailaren 20a

19:30ak inguru piztu da baso sutea Hernio mendian. Une honetan bertan ari dira lanean hainbat suhiltzaile-etxetako suhiltzaileak. Ez dago zauriturik eta oraingoz suak ez du harrapatu inguruko baserri edo etxebizitzarik. 

Bidania-Goiazko alkateak, Maialen Irazustak, esan du larrialdi zerbitzuak bertan daudela eta haizearekin sua zabaltzen ari dela. Errezil eta Bidania-Goiatz aldera ematen duen maldan piztu da sua eta haize ufada gogorren ondorioz zabaldu da. Bi su-foku daudela dirudi; Zelatungo etxolaren azpialdean bat eta pixka bat eskuinerago beste bat. Suhiltzaile kamioi ugari daude bertan lanean, baina sutea ez dago kontrolpean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!