Hernion piztutako sua, kontrolpean

Ataria 2025eko otsailaren 21a

Suhiltzaileek 07:00ak aldera lortu dute atzo arratsaldean Hernion piztutako sua kontrolatzea. Sutearen fokuetako bat Hernioko tontorretik gertu hasi zen, eta bestea Zelatunen.

Hernion atzo iluntzean piztutako sutea kontrolpean dagoela adierazi du Ertzaintzak, baina 01:30ean beste sute bat piztu da Izazpi mendian, Ezkio-Itsason. Ertzaintzaren arabera, Izazpiko sutea ere itzali dute jada.

Ikerketa zabaldu dute Hernioko sua nola edo zerk piztu duen jakiteko. Maialen Irazusta Bidania-Goiazko alkateak esan du teknikariak eta basozainak ari direla bertan lanean zenbat hektarea erre diren kalkulatzeko.

Goierriko Hitza-k Izazpi mendiko sutearen irudiak bildu ditu:

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!