Miren Larrarte Plazandreak Torneoko txapeldunorde

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 6a

Miren Larrarte Plazandreak Torneoan. EITB

Miren Larrarte bidaniarrak 18-13 galdu zuen Miriam Arrillaga aginagarraren aurka Plazandreak Torneoko lau eta erdiko finala.

Atzo amaitu zen Euskal Telebistak ematen duen 'Plazandreak' saioko hirugarren denboraldia, eta Miren Larrartek ezin izan zuen txapela Bidanira ekartzerik lortu. Larrarte lau eta erdiko txapelketan aritu da parte hartzen, eta txapela lortzetik bost tantotara geratu da. Arrillaga uneoro markagailuan aurretik joan bazen ere, bidaniarrak estu hartu zuen, eta final gogorra ikusteko aukera izan zuten Bilboko Esperantza pilotalekura hurbildu ziren pilotazaleek. Amaierako emaitza, 18-13 izan zen Arrillagaren alde.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!