Miren Larrarte da Plazandreak Torneoko lehen finalista

Ataria 2024ko uztailaren 18a

Bilboko Esperantza pilotalekuan giro paregabean jokatzen ari den Plazandreak torneoak badu dagoeneko bere lehen finalista, jokatutako bi partidak irabazita, Miren Larrarte bidaniarrak ziurtatua baitu abuztuaren 5eko finalean leku bat.

Larrarte lau eta erdiko txapelketan ari da parte hartzen, eta Etxegarairi  18-14 irabazi dio. Lehiak bi zati oso desberdin izan ditu. 10. tantora arte Etxegarai izan da partidaren kontrola izan duena, Larrarterekiko zenbait tantoko aldea maneiatuz. Larrartek, ordea, behetik gora egin du nabarmen, partidaren kontrola hartu du, eta finalerako txartela eskuratu du. Maddalen Etxegarai horretarako aukerarik gabe geratu da, jokatutako bi partidak galdu baititu.

Bestalde, binakako torneoa ezin berdinduagoa dago, Arrizabalga-Capellanen garaipenarekin, hiru baitira puntu banarekin lehen postuan berdinduta dauden bikoteak: gaurko garaileak, Aldai-Mendizabal eta Zabaleta-Gaminde. Beraz, hurrengo astera arte itxaron beharko da final handia jokatuko duten pilotarien izenak ezagutzeko.

Binakako torneoan, Miriam Arraizak oraindik lesiotik osatu gabe dagoen Leire Garai ordezkatu du, baina ezer gutxi egin ahal izan dute Arrizabalaga-Capellanen sendotasunaren aurrean. Leire Galeanok partida ona jokatu du, batez ere defentsan, pilota asko eramanez, Arraizak ere ez du partida txarra jokatu, baina bi pilotariak beharrak piztuta partida ederra jokatu duten bikotearengandik puntu bat azpitik egon dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!