Ezustekoa eman dute errezildarrek

Ataria 2023ko azaroaren 14a

Giza proba desafioa egin zuten larunbatean Bidaniako eta Errezilgo gazteek, azken hauen herrian, eta etxekoek irabazi zuten.

Eguraldiak ez bazuen hainbeste lagundu ere, ikusmina sortu zuen larunbatean Errezilen egindako giza probak. Bertako gazteak eta Bidaniakoak nor baino nor aritu ziren, eta azkenean errezildarrek irabazi zuten. Bidaniarrak ziren faboritoak, baina ezustekoa eman zuten etxekoek eta proba ondo prestatu zutela erakutsi zuten.

20 minutuz 600 kiloko harria mugitu behar zuten ahal zituzten plaza gehienak eginez. Lehenengoak bidaniarrak izan ziren, eta 60 plaza, zinta bat, hiru metro eta 76 zentimetro egin zituzten. Ondoren errezildarren txanda izan zen, eta 64 plaza, 3 zinta, 4 metro eta 40 zentimetro egin zituzten. Jendetza elkartu zen proba ikusteko Errezilgo plazan.

Argazkiak: Maider Ginea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!