'Zuk jakitea nahi dut' gida landu dute Tipi-tapa ibilaldian

Ataria 2023ko urriaren 25a

Parte hartzaile bakoitzak aukera izan du bere zaintzaren inguruan hausnartzeko eta hitz egiteko.

Bidania-Goiazko gaurko Tipi-tapa saioan Zuk jakitea nahi dut gida landu dute. Gizarte esku hartzeko etika batzordeak Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta prestatu du gida hori eta helburu izan dute parte hartzaileei aukera ematea euren bizitzako zaintzaren esperientzia ingurukoekin partekatzeko. Olaia Aranak gidatu du saioa eta, azaldu dutenez, "lagungarria" izan da bakoitzak bere zaintzaren inguruan hausnartzeko eta hitz egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!