Bi hautagaitza independente aurkeztu ziren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan Bidania-Goiatzen. Boto gehien bildu zituen hautagaitza Ibiri izenekoa izan zen. Bost zinegotzi izango ditu legealdi berrian, eta bi hautetsi berriz Garai Berriak izenekoak. 63 botoren aldearekin irabazi zuen Ibiri taldeak eta honenbestez, Joan Inazio Zinkunegi izango da Bidania-Goiazko alkate berria.
Kargua hartu ondorengo hitzaldian alkateak esan du herri osoa elkarren ondoan egotea gustatuko litzaiokeela, "elkarrenganako begirunez eta errespetu osoz". Zinkunegik esan du hautetsiek ez dutela erronka malaka hurrengo lau urteetarako, "ilusioz eta gogo handiz" egingo dutela lan adierazi du. "Herri osoak daki zergatik eta zertarako sortua den talde independente hau, herriak guri eman digu ardura udal gobernua osatu eta gidatzeko ondorengo lau urteetan".
Bidania-Goiazko udalbatza ondorengoek osatuko dute:
- Joan Inazio Zinkunegi Urdapilleta (IBIRI)
- Jose Miguel Mendizabal Arnaez (IBIRI)
- Maialen Irazusta Sarasola (IBIRI)
- Maite Larrarte Mayoz (IBIRI)
- Eneritz Arrieta Arzalluz (IBIRI)
- Miren Josune Landa Gurruchaga (Garai Berriak)
- Jose Maria Iraeta Semperena (Garai Berriak)