Bidania-Goiatzen Joan Inazio Zinkunegik lortu du alkatetza

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur zazpi zinegotzi aukeratu dituzte Bidania-Goiatzen. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

Joan Inazio Zinkunegi Urdapilleta izango da alkate Bidania-Goiatzen, IBIRI taldeak 154 boto eskuratuta. Bigarren, Garai Berriak taldea geratu da, 91 botorekin. Baliogabeak 12boto izan dira, 19 zuri eta %32,94-eko abstentzioa izan da. Hemen gaurko informazio guztia.

Bidania-Goiazko udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Joan Inazio Zinkunegi Urdapilleta (IBIRI)
  2. Jose Miguel Mendizabal Arnaez (IBIRI)
  3. Maialen Irazusta Sarasola (IBIRI)
  4. Maite Larrarte Mayoz (IBIRI)
  5. Eneritz Arrieta Arzalluz (IBIRI)
  6. Miren Josune Landa Gurruchaga (Garai Berriak)
  7. Jose Maria Iraeta Semperena (Garai Berriak)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!