Palaz jokatu dute Bidanian

Ataria 2023ko maiatzaren 6a

VII. Ataria Pilota Topaketa martxa hartzen hasia da eta palak dagoeneko bere protagonismoa eskatu du. Bidania-Goiatzen jokatu dituzte lehen partidak. Alebinak eta benjaminak, palaz, nor baino nor aritu dira ostiral arratsaldean.

Bidaniako frontoian palaz hartu ditu Ataria Pilota Topaketako lehen partidak. Alebin mailan,  lehen jardunaldian, Alatz Garitano eta Bidatz Beloki, June Lasa eta Aiora Goikoetxearen aurka neurtu dituzte euren indarrak.

Eta benjaminen kasuan, Lander Lasa eta Xuhar Uzkudun bikotea, Eider Mendizabal eta Aitziber Elolaren kontra aritu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!