Eskulanekin hasiko dute kultur astea

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko ira. 22a, 07:59

XXXI. Kultur Astea antolatu dute Bidania-Goiatzen, eta herritar guztiak kontuan izan dituzte ekitaldiak aukeratzerakoan.

Gaur emango diote hasiera Bidania-Goiatzen XXXI. Kultur Asteari. Eskulanak izango dira protagonista, eta horretarako herriko belaunaldi ezberdinak elkartuko dituzte Eguneko zentroan. Haurrek eta helduek irudimena eta eskuak jarriko dituzte martxan. Eta indarberritzeko guztientzat txokolatea izango da pizgarri eta gozagarri.

Gaur hasi eta urriaren 1era bitartean ia ez dute etenik izango Bidania-Goiazko herritarrek: Indarkeria Matxistaren kontrako protokoloa, haur eta nerabeentzako ekitaldiak, azoka, bertsoa eta literatura, hitzaldi bidezko bidaia eta musika.

Igandea izango dute egunik beteena.

XXXI. KULTUR ASTEA

Gaur, hilak 22
Arratsaldean. Eguneko zentroan, eskulanak egingo dituzte. Eskolako neska-mutilak eguneko zentrora joango dira eta bertako erabiltzaileekin eskulanak egingo dituzte. Ondoren, txokolatea.

Hilak 23, ostirala
18:00. Protokolo aurkezpena, udaletxe ondoko plazan. Saiaz Mankomunitateak lau herrietako herritarrekin batera, osatu duen Indarkeria Matxistaren kontrako protokoloaren aurkezpena. Ondoren. Bertaratzen direnentzat, pintxoak.

Hilak 24, larunbata
16:00. Mattin gizarte abenturaren eskutik, haur eta nerabeentzat ekintzak, orientazioa, abilezia eta adimena landuz.
Ondoren. Txokolatea.

Hilak 25, igandea
11:30-14:30. Azoka, Goiazko plazan. Produktu ezberdinen erakusketa eta salmenta, trikitilariak, talogileak, sardinak, eta sagardo eta txakolina.

18:00. Dendaostekoak bertso emanaldi berezia, Oihana Iguaran, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita bertsolariekin eta Aitor Novaren musikarekin, Goiazko frontoian.

Hilak 26, astelehena
18:30. Miñan liburua aztertzeko Amets Arzallus idazlea bera gerturatuko da irakurle taldera, liburutegian .

Hilak 30, ostirala
21:00. Lander Egiaren hitzaldia, udaletxean. Egiak 2014. urtean egin zuen bidaiaren inguruko azalpenak emango ditu. Tolosatik Tokiora egin zuen bidaiak 29.000 kilometro eta bi urte eta erdiko iraupena izan zuen.

Urriak 1, larunbata
18:30. Biolin eta organo kontzertua, Bidaniako elizan. Iraia Bereziartua biolin-jotzailea eta Itziar Urbieta organo jotzailearekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!