Goiazko jaiak 2022

Mendi bizikleta lasterketarekin hasi dute festen bigarren eguna

Jon Miranda Labaien 2022ko abuztuaren 13a

Goiazko plazatik abiatu da goizean mendi bizikleta lasterketa, bigarrengo aldiz antolatu dutena. 32 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek.

Goiazko plazatik 09:00eta abiatu du bigarrengo aldiz Goiatzen antolatu duten mendi bizikleta martxa. Txirrindulariek 32 kilometroko ibilbidea egin beharko dute herriko parajeetan zehar eta 1.200 metroko malda positiboa izango dute. Bidean anoa postua izango du te parte hartzaileek eta amaieran hamaiketakoa egongo da guztientzat.

Atzo abiatu zituzten festak Goiatzen eta gaur dute bigarren eguna:

  • 16:00. XVII. Mus Txapelketa.
  • 21:00. Afaria frontoian ardo eta sagardoarekin. Afaria norberak eraman beharko du eta edaria eta postrea antolakuntzak jarriko du.
  • Ondoren. Iratzar taldearekin erromeria.

Astelehen artea ospatuko dituzte Amabirjin festak Goiatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!