Goiazko jaiak 2022

Goiazko BTT irteeraren inguruko informazio guztia

Ataria 2022ko abuztuaren 11

Goiazko festen barruan, aurten ere, BTT irteera antolatu dute larunbaterako. Ibilbidearen inguruko oharrak, bideo bidezko irudiak eta 'Track'-a zabaldu dituzte.

Larunbatean, 9:00etan Goiazko plazatik abiatuko den BTT irteerarako zenbait ohar zabaldu ditu antolakuntzak:

  • Ibilbide bakarra izango da: 32km +1300.
  • Ibilbidea zintaz markatuta egongo den arren, GPS-an track-a sartuta eramatea gomendatzen da.
  • Izen-ematea egunean bertan goizeko 8:00etatik 8:50etara izango da Goiazko plazan. Irteera berriz, 9:00etan izango da, plaza bertatik.
  • Kostua 5 eurokoa izango da.
  • Kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da.
  • Anoa gune bat egongo da eta bertatik bi aldiz pasako gara (9. eta 17. kilometroetan).
  • Ez da dutxa zerbitzurik egongo.
  • Bizikletak garbitzeko mangerak egongo dira.
  • Bukatu ondoren hamaiketakoa emango da parte hartzaileentzat.
  • Irteera ez-lehiakorra izango da, helburua goiz eder bat pasatzea izango da.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!