Herriarteko txapelketa jokatu den hirugarren eguna izan da gaur

Leyre Carrasco 2021eko maiatzaren 16a

Eskuz binaka Bidania-Goiatz eta Amezketaren arteko derbia izan da Bidaniako frontoian

Ostiralean hasi ziren Herriarteko Pilota Txapelketa partidak, eta gaur eskuz binaka Bidania-Goiatz eta Amezketaren txanda izan da. Bidania Goiatzek 2-1 irabazi du; kadeteetan 10-22, jubeniletan 22-20 eta nagusien mailan 22-3. 

Kadeteetan, alde batetik, Bidania-Goiatz herria ordezkatuz, Anartz Dorronsoro eta Alex Altuna; eta bestetik, Amezketa ordezkatuz, Beñat Gorostidi eta Ander Balerdi aritu dira lehian.

Bidania-Goiazko jubeniletan Andoni Elola eta Ander Iraeta aritu dira, Amezketako Eneko Gorostidi eta Ugaitz Mugioaren aurka.

Hirugarren partida nagusiena izan da. Bertan aritu dira Bidania-Goiazko Iñaki Elola eta Ander Zinkunegi, Amezketako Aitor Galarza eta Ibai Belokiren aurka borrokan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!