Hasi da herriarteko txapelketa

Tolosaldeko Ataria 2021ko mai. 16a, 10:36
Villabonako Behar Zanan jokatu dute partida, gaur goizean.

Herriarteko Pilota Txapelketa hasi zen ostiralean. Eskuz Alegiak eta Tolosak, eta gomazko paletan Anoetak eta Tolosak bideratu dute kanporaketa.

Ostiralean hasi ziren Herriarteko Pilota Txapelketa partidak. Eskuz binaka Aduna eta Ataun aritu ziren, eta Adunak 1-2 galdu zuen; kadeteetan Aduna 1-Ataun 22 izan zen emaitza, jubeniletan Aduna 22- Ataun 11 eta nagusietan Ataun 22-Aduna 18.

Atzo berriz eskuz binaka Alegia eta Zestoaren arteko partida izan zen. Alegiak 3-0 irabazi zuen; kadeetan 22-13, jubeniletan 22-16 eta nagusien mailak 22-13. Tolosa eta Andoainen artekoan, Tolosak 2-1 irabazi zuen; kadeteetan 22-4 galdu zuen, jubeniletan 22- 4 irabazi eta nagusietan 22-13 garaitu zuen Andoain. 

Gomazko paletari dagokionez Villabona Anoetaren aurka aritu zen, eta Anoetak irabazi zuen 3-0, eta Tolosak Azpeitia izan zuen aurkari. Tolosak 1-2 irabazi zuen; banaka kantxa osoan Tolosa izan zen garaile, binaka Azpeitiak irabazi zuen eta zazpi t'erdian Tolosak irabazi zuen.

Gaur 17:00etatik aurrera eskuzko partida izango da; Bidania-Goiatz eta Amezketa arteko derbia ikusi ahal izango da Bidanian. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!