Emakume batek min hartu du Hernio mendian

Ataria 2020ko abuztuaren 8a

23 urteko emakumezkoa erori egin da Hernio mendian, eta ospitalera eraman dute.

Hankan min hartu du 23 urteko emakumezko batek, gaur goizean, Hernio mendian. Zelatun inguruan erori egin da, eta 11:00ak aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek. Suhiltzaileak bertaratu dira laguntzera, eta anbulantzian eraman dute Zumarragako ospitalera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!