Haserre daudela adierazi dute

Ataria 2020ko apirilaren 17a

Atzoko protesta zaratatsuarekin, herrian salatu duten eraso matxistaren biktimari babesa erakutsi diote bidania-goiaztarrek.

Bidania-Goiazko Matrakak emakume taldeak protesta zaratatsura deitu zituen herritarrak, "aurreko ostiralean herrian izandako eraso matxistaren aurka azaltzeko". Atzo arratsaldeko 20:30ean zen hitzordua eta etxeko leiho eta balkoietatik lapiko, txistuak edo bakoitzak etxean zuena astintzeko deia egin zuten. Bost minutuko protesta bazen ere, ia 10 minutura luzatu zuten herritarrek.

Matrakatik eskerrak eman dizkiote herritarrei, "eraso matxistari erantzun bikaina" emateagatik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!