Emakume taldeak protesta zaratatsua deitu du biharko

Tolosaldeko Ataria 2020ko api. 15a, 11:49

Bidania-Goiazko Matrakak emakume taldeak protestara deitu deitu herritarrak biharko. 20:30ean hasita, eta bost minutuz, zarata ateratzea eskatu dute "ostiralean herrian izandako eraso matxistaren aurka azaltzeko". 

Bidania-Goiazko Matrakak emakume taldeak pasa den ostiralean herrian izandako "eraso matxista salatzeko" eta "haserrea adierazteko" etxeko leiho eta balkoietatik protesta zaratatsua egiteko deia egin du biharko. 20:30ean hasita, eta bost minutuz, zartagin, lapiko, txistuak edo dena delakoak astintzeko deia egin die herritarrei.

Emakume taldeak esan duenez, konfinamenduak egoera "latzak" uzten ari da Euskal Herrian, eta baita Bidania-Goiatzen bertan ere. "Indarkeria jasaten duten haur eta emakumeak erasotzailearekin batera bizi beharra, ezin etxetik irten, egoera zaurgarrian zeuden kolektiboak are eta zaurgarriago eginaz. Krisi egoera honetan ere, emakumeok gara kaltetuenak. Lehen sorginen ehiza zuen helburu sistemak eta gaur egun ere sorginen ehiza bizi bizi dabil,  osasunaren izenean. Lehen eta orain, sistemak ahalbidetzen du eraso matxista", gaineratu dute. Hori dela eta, "biktimari laguntza eta babesa izango duela" esan nahi diote eta "ez dagoela bakarrik" adierazi. 

Bidania-Goiazko Udalak ere bat egin du deialdiarekin eta herritarrei dei egin die parte hartzera. Eta herriko EH Bilduk indarkeria guztiak gaitzesten dituela esan du eta egoera hau jasaten dutenei babes guztia erakutsi nahi die. Gainera, herriko Matrakak emakume taldeak, biharko deitu duen protestarekin bat egiteko deia egin du.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!