Bidania-Goiazko Udala eraso matxisten aurka azaldu da

Ataria 2020ko apirilaren 14a

Azaroaren 25ean udaletxean jarritako pankarta.

Herrian izandako eraso baten harira esan du emakumeenganako edozein indarkeria baztertzen duela. 

Ertzaintzak jakinarazi duenez, pasa den ostiralean abisua jaso zuen emakume bat Bidania-Goiazko etxebizitza batean mehatxuak jasaten ari zelako. Emakumeak ez du salaketarik jarri, baina Ertzaintza gertaera ikertzen ari dela esan du. 

Gertaera ikusita Bidania-Goiazko Udalak bere babesa azaldu nahi izan dio erasoa jasan duen emakumeari. "Bidania-Goiazko Udalak emakumeenganako edozein indarkeria baztertzen du", esan du. Eta eskaera bat ere egin die herritarrei, "egoerak eskatzen duen sentsibilitatea eta errespetua" izan dezatela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!