"Pentsurik gabeko heziketa batekin hazten ditugu txekorrak"

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko martxoaren 12a

Txikitatik izan du Amaiur Garaizarrek baserriarekin lotura, baina duela gutxi eman eman du pausoa eta baserritik bizitzeko ahalegina egingo du anaiarekin batera. Galloway eta Aberdeen Angus Eskoziar arrazako behiekin dute Amalur ganadutegia. Horrez gain, Tolosako babarruna ere ereiten dute. 

Gustuko ditu natura eta animaliak Garaizarrek, eta baserriak erakartzen du. Anaiak ekarri zituen, "etxean haragi ona jateko", Galloway arrazako behiak. Gustatu, arra piztu, eta bertatik bizitzen hasteko pausua eman zuen. Pentsurik gabeko heziketa batekin hazten dituzte txekorrak, "naturalago".

Zuzeneko salmenta egiten dute. Erosleen sarea osatua dute, baina zabaltzea dute helburu: "Ondo saltzen, eta uste dut jendeak baloratzen duela haragi hau". Zapore ezberdineko haragia dela aipatu du. Kontsumoan ere eragin nahi dute, eta herritarrak kontzientziatu nahi dituzte erosketa egiterakoan. "Animalia ondo egon dela, ondo jan duela... baloratzea nahiko genuke". Ez dute kantitate handietan ekoizten, hori ez baitute helburu.

Amaiur Garaizarrek garbi du, "diru laguntzei esker jarri ahal izan da martxan ganadutegia, bestela oso zaila da". Ukuilua egin behar izan dute baserriaren alboan. "Herentzian edo ez baduzu jasotzen ia ezinezkoa da".

Bere ustez, "gutxi batzuk" dira baserritarren lana baloratzen dutenak, eta herritarrak kontzientziatu nahi dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!