Miren Larrartek San Fermin torneoko finalerdia jokatuko du

Ataria 2019ko ekainaren 25a

Uztailaren 6 eta 7ko asteburuan jokatuko dira Laboral Kutxa Emakume Master Cup San Fermin torneoko finalerdiak, Lizarrako pilotalekuan.

Sanferminak gerturatzen ari diren garaian, emakumezkoen esku pilotako torneoa bere amaierara iristen hasia da. Erabaki dira nortzuk jokatuko dituzten finalerdiak, bai 18 urtez azpikoetan eta baita maila nagusian ere, eta Tolosaldeak ordezkari bat izango du: Miren Larrarte bidaniarra.

Uztailaren 6 eta 7ko asteburuan jokatu beharko du partida, Naroa Elizalde bikote duela, Amaia Jaka eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka. Hori irabaziz gero, finala jokatuko dute uztailaren 13an, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 11:30ean hasiko da jaialdia eta emakumezkoen bi partidak ETB-k zuzenean emango ditu.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!