EH Bilduko Agurtzane Zelaia, alkate

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

Bidania-Goiatzen 169 boto jaso ditu EH Bilduk, eta 110 Garai Berriak

Joxe Erramun Goikoetxeak pasako dio testigua Bidania-Goiatzen alderdikide duen Agurtzane Zelaia alkate berriari. Bidania-Goiatzen 169 boto lortu ditu EH Bilduk eta, aldiz, 110 Garai Berriak taldeak.


Duela lau urterekin alderatuta, botoak galdu ditu EH Bilduk eta irabazi egin ditu Garai Berriak taldeak. Zelaia buru duen taldeak sei boto gutxiago jaso ditu, eta aldiz, lau boto gehiago lortu ditu oposizioak.


Lau zinegotzi izango ditu EH Bilduk eta hiru Garai Berriak taldeak. %73,22ko parte hartzea izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!