Bidaniko San Bartolomeak 2018

Bidaniko San Bartolome festak 2018: egitaraua

Ataria 2018ko abuztuaren 20a

Lau egun iraungo dute aurtengo Bidaniko jaiek. Hain zuzen, ostegunean hasi eta igandean amaituko dira. Tartean, herriko patroiaren egunaz gain, kirol edota gastronomia ekitaldiak ez dira faltako sanbartolomeetan.

Abuztuak 23, osteguna:

15:00. Suziriak eta ezkilak.

Ondoren. Txikiteo herrikoia trikitilariek alaiturik.

17:00. Haur jolasak.

20:00. Salbea.

21:00. Herri afaria frontoian, Unai Mendizabal eta Oihana Iguaranek alaiturik.

Ondoren. Elizagoien ahizpak.



Abuztuak 24, ostirala:

San Bartolome eguna

11:15. Meza nagusia.

Ondoren. Herriko dantzarien emanaldia eta helduentzako hamaiketakoa Kontzejun.

17:00. Herriko gazteen arteko pilota partidak eta frontenis txapelketako finalak.

20:00. Zahagi ardoa frontoian.

22:30. Giza proba: Bidaniako gazteak eta Ibarrako neskak. Bidaniak 600 kiloko harria, eta Ibarrak 550 kilokoa.

Ondoren. Dantzaldia, Fan&Go taldearekin.



Abuztuak 25, larunbata:

Egun guztian zehar. Usakume tiraketa.

11:15. Meza nagusia.

Ondoren. Bola eta toka txapelketak.

Bitartean. Helduentzako hamaiketakoa Sayaz elkartean.

16:00. I. Mus Txapelketa, frontoian.

Izen-ematea: 15:30etik aurrera.

19:00. Sagardo dastaketa.

22:30. Pilota partidak: Iñaki Elola-Garmendia/Alberdi-Aizpuru.

4 t'erdian: Eneko Labaka/Peru Labaka.

Ondoren. Gabezin musika taldea.



Abuztuak 26, igandea:

11:15. Meza nagusia.

Ondoren. Herriko trikitilarien trikiti jaialdia.

18:00. Desafioa: Albiztur, Amasa eta Bidaniako gazteen artean.

Ondoren. Herri kirol saio mistoa Bidaniako gazteen artean.

Tartean. Joseba Otaegi eta Jon Irazu aizkolariak eta Aimar Galarraga eta Imanol Illarramendi harri-jasotzaileak.

22:30. Izer eta Alabier trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!