Miren Larrarte bidaniarra txapeldunorde San Fermin torneoan

Ataria 2018ko uztailaren 14a

Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga geratu dira txapeldun Emakume Master Cup San Fermin Txapelketako finalean, Iruñeko Labriten, Larrarte eta Ituraini 22 eta 12 irabazi eta gero.

700 pilotazale bildu dira gaur Iruñeko frontoian San Fermin torneoaren finala jarraitzeko. Aurten, lehen aldiz jokatu dute emakumeek txapelketa. 

Larrartek Naroa Iturain iruindarrarekin osatu du bikotea, eta aurrez jokatutako bi kanporaketak irabazita iritsi dira gaurko finalera. Gaur ordea, Eulateko Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga gernikarra nagusitu zaizkie. 22 eta 12ko emaitzarekin nagusitu dira azken hauek. 

Eskualdeko presentzia bikoitza izan da jaialdian. Hirugarren eta laugarren postuak jokatzeko partidan, Maite Tolosa amezketarrak hartu baitu parte, Andrea Aldaregiarekin batera. Bikote honek ere ez du zorterik izan eta San Fermin txapelketaren laugarren postuarekin konformatu behar izan dute, 18 eta 8ko emaitzarekin gailendu baitira, Arrate Bergara eta Naroa Elizalde, hirugarren sailkatuz. 

Argazkiak: Maite Larrarte

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!