Goiazko Andramariak 2017

Ez dadila urik falta

Ataria 2017ko abuztuaren 14a

Haurrek eta gaztetxoek jolasak egin dituzte arratsaldean Goiazko Andra Mari jaietan. Gauean, traktoreen igoera egingo dute plazan.

Haur ugari elkartu da Hernioren magalean, gaur arratsaldean. Haurrentzako eta gaztetxoentzako jolasak antolatu dituzte; puxikak lehertzen, lokotxak biltzen, bizikletarekin baldeak urarekin betetzen, etab. Urarekin ere freskatu dituzte haurrak beroari aurre egiteko. Ondoren, txokolatea banatu diete gaztetxoei. 

Gauean, Bide Batez taldearekin erromeria izango da eta traktore igoera ere egingo dute. Bihar ospatuko dute herriko jaietako egun handia.

Ikusi hemen egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!