Goiazko Andramariak 2017

Dantzarien emanaldia, herritarren gozamenerako

Tolosaldeko Ataria

Bidania-goiaztarren dantza emanaldia egin dute goizean Goiatzen. Arratsaldean, sagardo dastaketa egingo dute

Atzo hasi ziren Goiatzeko Andra Mari jaiak eta Bidania-Goiatzeko dantzarien emanaldia izan da gaur goizean. Axuri beltza, Llekorako kate dantza, Lantz, Rau-Rau, Argitxo eta Lumatxurikoa dantzak egin dituzte.

Arratsaldean, sagardo dastaketa egingo dute, eta Aburuza, Bereziartua, Izeta, Otsua-Enea, Zabala eta Zapian sagardotegietako sagardoak dastatzeko aukera izango da. Gauean, Izer, Alabier eta Lutxurdiok jarriko dituzte erromeria doinuak. 

Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

Goiazko Andra Mari jaietako egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2017 abu 03 Bidania-Goiatz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!