Goiazko Andramariak 2017

Goiazko Andramariak ordagoka hasi dira

Ataria 2017ko abuztuaren 12a

Txupinazoaren ondoren musera joan dira goiaztarrak. 43 bikotek hartu dute parte txapelketan. Aingeru (Goiatz) eta Juan Migel (Amezketa) izan dira irabazleak.

Bigarren Juan eta Migel gelditu dira, eta hirugarren Ane eta Aiora, biak goiaztarrak. Laugarrenak Ibon eta Antton izan dira. Gauen herri afaria dute, eta gero, Itzeder eta Lidiarekin erromeria.

 

BIHARKO EGITARAUA

11:15. Meza nagusia.

Ondoren. Herriko dantzarien emanaldia eta poteo herrikoia.

19:00. Sagardo dastaketa (Aburuza, Bereziartua, Izeta, Otsua-Enea, Zabala eta Zapiain).

22:30. Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!