Irisgarritasunari buruzko ekarpenak jaso nahi ditu udalak

Ataria 2016ko abenduaren 2a

Herritarrei egin die deialdia gaiari buruzko ekarpenak egiteko; horretarako azken eguna abenduaren 9a izango da.

Bidania-Goiazko Udalak herrigunean oinezkoen irisgarritasunarekin zerikusia duten arazo eta gabeziak daudela azaldu du. Hori dela eta, azken urteetan herriguneko kale eta eraikin publikoak irisgarritasun ikuspuntutik egokitzeko ahalegina egiten ari dela adierazi du udalak.

Bando bat atera dute, egoerari buruz udaletik duten pertzepzioa eta herritarrek izan dezaketeena ezberdina izan daitekeela azalduz. Hori horrela, herritarren ikuspuntutik irisgarritasun arazo eta beharrak zeintzuk diren ezagutzeko, beraien ekarpenak jaso nahi dituzte.

Ekarpen horiek zuzenean udaletxean aurkeztu daitezke edo udala@bidania-goiatz.eus helbide elektronikora bidali daitezke. Ekarpenak egiteko azken eguna abenduaren 9a, ostirala, izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!