Ekhi Sasiain eta Ana Martin, argazki lehiaketako irabazleak

Iban Urdapilleta 2015eko irailaren 26a

Bidania-Goiazko aste kulturalaren barruan, atzo arratsaldean Goiazko frontoian, argazki lehiaketako sariak banatu ziren. 

Parte hartzaileek astelehen arratsaldean atera zituzten argazkiak. Horretarako ordu eta erdiko denbora izan zuten eta gaia ere momentuan jakin zuten. Argazkiak ateratzeko gaia animaliak izan zen.

Argazki lehiaketako saridunak hauek izan ziren:

- 12 urte artekoetan:
   1. Ekhi Sasiain
   2. Eneko Aramendi

- 12 urtetik gorakoen artean:
   1. Ana Martin
   2. Marijo Esnaola

Ondoren, bertan elkartu ziren guztiek, herritarrek etxetik eramandako tortillak eta postreak jan zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!